Comunidad " Bengoetxe " Elkartea

Hau da gure irakasle gelako arbela birtuala ikt munduan. Hemen agertuko dira ikt munduari buruzko ohar, artikulu eta ekarpenak. Guztiona eta guztientzat da, eta denon artean egingo eta osatuko dugu.

Esta es la pizarra virtual de la sala de profesores en el mundo tic. Aquí aparecerán las notas, artículos o aportaciones sobre el mundo tic. Es de todos y para todos, y entre todos la haremos y completaremos.


miércoles, 16 de enero de 2008

IKASTUBE

Ikastube.com irakaskuntzarako bideo bilduma da. Beraz, bertan topatuko dituzuen bideoek helburu didaktikoa dute. Irakasleek zein ikasleek egindakoak, bai unibertsitate mailan, baita eskola eta institutu mailan ere. Ikastube.com 2007ko abenduaren 1ean sortu du Euskal Herriko Unibertsitateko Gorka J. Palazio irakasleak. Espero dezagun probetxuzko ikusentzunezko materialak topa ditzazun, ikusiz ikastea efektiboagoa baita. Euskal Herriko ikastetxe edo ikastola bateko arduraduna bazara eta interesa baldin badaukazu ikusentzunezko ekaiak Ikastube.com bideotegian sartzeko, jarri harremanetan gure ikerkuntza taldearekin eta lagundu egingo dizugu nola edo hala. Pentsatu ikusentzunezko ekaiak edukitzeak banda zabaleraren eta disko gogorraren kontsumoa zeharo handitzen duela eta horrek Interneteko zerbitzari profesional baten mantenu gastuak sortzen dituela. Gure ikerkuntza taldekideak honakoak dira: Inmaculada Maiz, Carlos Castaño, Javier 'Malkavian' Ortega eta Gorka 'McPalas' Palazio. Talde honen kideak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berritzeguneetako arduradunak diren Enrique Arce eta Angel Larrauri, Lamiako-Leioako Berritzegunekoak ere zuekin gara bideogintzan lehen urratsak ematen. Guztiok gaude zuei laguntzeko eta Hezkuntza 2.0 mugimendua sustatzeko.
Sartu IKASTUBE atarian

No hay comentarios:

Publicar un comentario