Comunidad " Bengoetxe " Elkartea

Hau da gure irakasle gelako arbela birtuala ikt munduan. Hemen agertuko dira ikt munduari buruzko ohar, artikulu eta ekarpenak. Guztiona eta guztientzat da, eta denon artean egingo eta osatuko dugu.

Esta es la pizarra virtual de la sala de profesores en el mundo tic. Aquí aparecerán las notas, artículos o aportaciones sobre el mundo tic. Es de todos y para todos, y entre todos la haremos y completaremos.


jueves, 7 de febrero de 2008

Euskal Natura

Zer da Euskal Natura? Nork baino hobeto adierazteko? Sortzaileek.
Hona hemen haien hitzak:
"Euskal Natura Euskal Herriko natura eta zientziaren informazioa euskaraz biltzen duen webgunea da. Bi arlo hauen euskarazko informazioak interneten duen gabeziari aurre egiteko sortu genuen webgunea 2007. urtearen hasieran. Urte hartako martxoan arazo teknikoak izan genituen eta informazio andana galdu. Hala ere, maiatzean, indarberriturik, diseinu eta eduki berriekin berriz ere ekin genion eta ordudanik etengabe dihardugu informazioa gehitzen.Nork sorturiko proiektua da?EuskalNatura webgunea sortzearen ideia EHUn Biologia ikasketak egiten dihardugun 6 ikaslek izan genuen 2006ko urria aldera. Interneten zientzia eta naturari buruzko informazio gutxi zegoela iruditzen zitzaigun eta zulo hori betetzeko webgune bat egitea otu zitzaigun. Hala, 2007ko urtarrilean eman genuen argitara gure proiektua."

No hay comentarios:

Publicar un comentario